Andoni Egañak 2007ko apirilaren 8ko Argia astekarian Joxe Agirrez (gaur, hilak 13, 78 urte bete ditu) idatzitakoa:
Ardo ona
Denboraren poderioz hobera egiten duena omen da. Ez dakit hala den sormen kontuetan. Teorian, adinak laguntza behar luke sormenerako traba baino gehiago. Eskarmentuak lagundu egin behar luke; memoriak oinarri sendoagoak lituzke irudimena nahi bezala moldatzeko; egindako bideak bideska berriak aurkitzera bultzatu behar luke sortzailea... Ingurura begiratuta ordea, idazleengan adibidez, ez dut horrelakorik sumatzen. Mario Vargas Llosak aspaldian idatzi zituen bere lanik handienak. Gauza beretsua Gabriel García Márquezek. Gure arlora etorrita, ez dakit bertsolaria adinarekin hobetu egiten den. Nekez segur aski. Joxe Agirreren kasua hor daukagu ordea. Larogei urte ez ditu urruti. Pare bat eskas. Errepublika egunekoa da, Jon Sarasua bezala, Eibarren. Eta badirudi urteek ez diotela meilarik egiten. Zer moduz Oranda? galdetzen didaten bakoitzean, azken aldian behintzat, erantzun bera ematen dut: Oranda? Oholtzara igotzen gaizki. Goian fenomeno.