Txardangoz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko api. 18a, 12:04

Juan Luis Zabala 'Berria'-ko azkoitiar kazetariak bere blogean Txardango musika taldeaz idatzitakoa jaso dugu:

 "Institutu garaian, COU egin genuen urtean (1980-81), bost lagun ibiltzen ginen beti elkarrekin, eskolara joan gabe Azpeitiko kaleetan alferkerian. Bost lagun horietako bi ezagunak dira gure kultur mundutxoan: Pako Aristi idazlea eta Inaxio Tolosa aktore eta Karidadeko Bentako klarinete jotzailea. Beste bi kiderekin batera, nire lau lagunek folk garaikideko taldea osatu zuten (Izukaitzek garai hartan egiten zuenaren bidetik edo), Txardango izenekoa, baina ni kanpoan geratu nintzen, ez nekielako ezer jotzen. Baxu bat erosi eta ikastekotan egon nintzen, baina erosi behar nuen baxua —eskaintza berezia zen, merke-merke zegoen— beste batek erosi zuen eta akabo nire musikari karrera. Urrestillako apaizaren etxean egiten zituen entseguak Txardangok. Garai hartan Urrestillako apaiza Jose Ramon Trebiño zen, gero berak halakorik bilatu gabe oso ezaguna izatera iritsi zena. Disko pilo handia zuen etxean, Joe Jacksonen ‘I’m the man’ horien artean".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide