Eusko
Jaurlaritzak igande honetarako (apirilak 22) biktimen aldeko omenaldia antolatu
du Bilbon, Euskalduna Jauregian, eta euskal gizarteko talde zabal batek
ekitaldiaren izaera kritikatu du gaur (osteguna), Jaurlaritzak ETAren biktimak bakarrik gogoan edukita eta
Frantziako eta Espainiako estatuen biktimak baztertuta" egingo duelako;
ekitaldi baztertzailea iritzi diote. Manifestua egin dute 53 lagunek,
Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) sustatuta. Sinatzaileen artean daude Mikel
Labaka eta Mikel Aranburu Realeko jokalariak.
Biktima denek laguntza
bera ez dutela jasotzen diote. Izan ere, ETAren biktimek euskal erakunde
publiko gehienen aldetik arreta guztia, erabateko elkartasuna eta behar
dituzten baliabide guztiak jasotzen dute. Oso bestelakoa da bigarren kategorian
dauden biktimen egoera, estatuen biktimena alegia. Ahaztuak daude, zokoratuak,
arretarik gabe, ezagutzarik gabe. Denek merezi dute ezagutza eta
errespetua.