Beñat Lizaso, Ezinean eta areto futbola gaur ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko api. 25a, 15:04

Bertsolaritza, musika eta areto futbola izango dira gaur (asteazkena) 18:50ean hasita ETB1eko 'Sut&Blai' saioan. Hori guztia Azpeitira ekarrita. Herriz herri ibili ohi dira 'Sut&Blai'-koak euren programa osatzen. Gaurkoan Azpeitian izango dira eta Beñat Lizaso, Ezinean eta Urola Ikastolako areto futboleko kideekin solasean ariko dira.

Beñat Lizasorekin ariko dira, batetik. Joxe Lizasoren biloba eta Xebastian Lizasoren seme Beñatek Azpeitiko bertso eskolara eramango ditu saiokoak.

Bestetik, Ezinean taldea ere protagonista izango da. Taldearen berri emango du, eta dituzten asmoak azalduko dituzte.

Hirugarrenik, Urola Ikastolako areto futboleko taldea izango da saioaren beste protagonistetako bat. DBH 4. mailako ikasleek osatzen dute talde eta helburua: ongi pasatzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide