Zarauzko Udalak hedabideak eta euskara aztertzen dituen azterketaren emaitzak eman ditu argitara (Aztiker enpresak egin du azterketa). Besteak beste, zarauztarren etxeetan zein egunkari sartzen diren aztertu dute, eta 'Urola Kostako Hitza' da, 'El Diario Vasco'-rekin batera, gehien sartzen dena; %36 biak. Besteak: 'Berria' %8,4, 'Gara' %4,7, 'El Pais' % 2,4, 'Noticias de Gipuzkoa' %2,2.
Zaratzen, herritarren % 71,5ek euskara ezagutu arren, hedabideak gaztelaniaz kontsumitzen dituzte nagusiki. Hain zuzen, hedabideen kontsumoaren %80a egiten dute gaztelaniaz.
Uztarria Kultur Koordinakundea 'Urola Kostako Hitza'-ren sortzaile eta bazkideetakoa da.