Herri kontsulta baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko api. 30a, 12:04

Ehun herritar ezagunek herri kontsulta egiteko Lokarriren asmoa babestu dute, eta haien artean da Xabier Euzkitze. Lokarrik dagoeneko bost mila sinadura lotu ditu.

---

Herri-kontsulta baten aldeko manifestua

“Biolentzia amaitzearen, giza eskubideen, inor baztertuko ez duen elkarrizketaren eta aniztasunarekiko errespetuaren alde urte askoan lanean aritu ondoren, ez gaude bake prozesua mugagabeki blokea dadin edo hondatzen has dadin onartzeko prest, ez eta iraganeko biolentzia, amorru, tentsio eta liskar garaietara itzultzeko prest.

Bakeruntz eta gure arteko bizikidetzaren normalizazioruntz eramango gaituzten printzipioen inguruan gizarteak zuzenki eta demokratikoki hitz egin ahal izateko aukeraren unea iritsi da.

Sinadura honen bidez, eta Eskaera Eskubidea baliatuz, gure sostengua ematen diogu EAEko Legebiltzarrean eta Nafarroako Legebiltzarrean herri-kontsulta bat deitzeko herri-ekimena aurkezteari, zeinaren helburua den bake prozesua bultzatzea eta ondorengo printzipioei buruz herritarren erabakia argitzea:

- 1. Biolentziaren amaiera eta giza eskubideekiko errespetua.

- 2. Elkarrizketaren aldeko apustua gizarteak pairatzen dituen arazoak konpontzeko metodo bezala.

- 3. Gure bizikidetza bakean eta demokraziaren bidez kudeatzea posible egingo duen hitzarmen plurala eta inor baztertuko ez duena lortzeko beharra.

Lokarrik hitz ematen du bi Legebiltzarretara 2007ko urriaren 31 baino lehen joango dela kontsultarako deialdia formalki eskatzeko, aintzat hartuta lagun izango dituela bildutako sinadurak”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide