Azpeitiko sokamuturraz bi webetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mai. 3a, 13:05

Azpeitiko sokamuturraren berri dakarten bi web hauek topatu ditugu: www.festejospopulares.net: eta club.telepolis.com/debadarrak.

Festejospopulares.net, Zaragozako (Aragoi) ataria da, zezen jaiei buruzkoa. Aragoiko berri dakar batik, bat, baina Hego Euskal Herriko jaiak ere biltzen ditu, besteak beste. Azpeitiko sokamuturrekoak, esate baterako, erreportaien atalean, Tolosakoarekin batera. Aurtengo karnabaletakoak jaso ditu, igandekoak.

Club.telepolis.com/debadarrak weba, berriz, Debako (Gipuzkoa) zezen peƱarena da, eta Azpeitiko aurtengo sansebastianeko zezenekoak jaso ditu. Herrian dagoen zaletasuna azpimarratu du.

Argazkia, club.telepolis.com/debadarrak webgunekoa da, Azpeitiko errebalean ateratakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide