Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarra izan zen atzo (igandea, maiatzak 6) nagusi Hazparnen (Lapurdi) Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulian. 1.926 boto lortu zituen (%50,89), eta Segolene Royal (PS) sozialistak 1.859 (%49,11).
Frantziako Estatuan ere Sarkozy nagusi, botoen %53,06rekin. Royalek %46,94. Ipar Euskal Herrian ere irabazi zuen, %50,5rekin; Royalek %49,5.
Lehen itzulian Francois Bayrou (UDF) zentrista izan zen Hazparnen irabazle, botoen %31,18 lortuta. Frantzian, baina, hirugarren geratu zen eta ez zuen bigarren itzulian egoterik lortu. Lehen itzulian Sarkozyk Hazparnen %25,9 eskuratu zuen (1.031 boto), Royalek %19,9 (792 boto).
Hazparne eta Azpeitia senidetuta daude 80ko hamarkadaren hasiera aldetik.