Udalbiltzaren berrantolaketa eskatuz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mai. 10a, 10:05

Euskal Herriko hainbat eragilek Udalbiltza berrantolatzeko eskaera egin dute, eta eskatzaileen artean da Pako Aristi.

Haien ustez, "garai garrantzitsuan barneratuta gaude eta Euskal Herriak nazio gisa jokatzeko tresneria behar du, tresneria nazionala".

Udalbiltza 1999an sortu zuten euskal hautetsiek. Gero, ETAk 2000an su-etena hautsi zuenetik, bitan zatitu zen: EAJren eta EAren hautetsiek osatutakoa bata –Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea da bertako lehendakaria—, ezker abertzalearen hautetsiek osatutakoa bestea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide