Joan den asteburuan zetorren Berria egunkarian argitaratuta Pako Aristi idazle urrustildarraren ondoko iritzi testua:
---
80
hauteskunde eta gero
Hauteskundeetan denak oso garrantzitsua dirudi, eta gero ezer ez da aski garrantzitsua haien dirua irabazi beharraren baitan. Orain gu mobilizatzea nahi dute, bozkatzera joan gaitezen; gero ez dute nahiko gu etxetik irtetzerik, ez manifestatzera, behintzat; oporretara, urrun joateko bada, bai.
Hauteskundeetan telebista are gutxiago ikusten dut: gogaitu egiten nau alderdiek egiten duten itxura altruistak, arazo sozialen eta nazionalen kezkati baleude bezala, gero lau urtez euren interesen mugetatik bururik altxatuko ez dutenean.
Hauteskundeetan mundua aldatu egingo dela dirudi, irauli, baina ez: funtsezko gaiak ondo lotuta daude, guri aurpegiak aukeratzea baino ez zaigu geratzen.
Hauteskundeetan nik liburu bat irakurtzea gomendatuko nizueke, adibidez, Koldo Izagirreren Rimmel. 80 hauteskundeetan baino hobeto ulertuko duzue gure gizartea, euskal nazioa, bizitza bera. Poesiari beldurra diozuenok lasai: sentiberatasunik gorenena idazkerarik xumeenera ekarria dago, erraz irakurtzeko gauza sakonak. Rimmel alderdiak jasoko du nire botoa.