Hauteskundetako propaganda bertso paperetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko mai. 23a, 15:05

Hauteskundetako propaganda XIX. mende bukaeran ere erabiltzen zuten. Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunetik jasoa da ondorengo dokumentua. Adibide honetan, Azpeitian bertso paperen bidez egindako propaganda ikus daiteke.

Azpeiti-co barrutiya
Oh lecu zoragarriya!
Euscaldun garbi garbiya.
Sartu citzaigun oraiñ bi urte
Trampan Noserdar-queriya
Fuero-en etsai aundiya
Gure deshonra-garriya.

Artzai moduban lau otso
Bici direnac eroso
Saldu nai gaituzte oso.
Turroya lasai jatiagatic
Beste zortzi bat tramposo
Carlistac cirala guraso
Baicic bototan eraso.

Oriyen asmo larriyac
Nun dic diran etoriyac
Adquizqui masoneriyac.
Negar eguiñaz oroitu-gaiten
Cer diyon Fuero garbiyac
Legue-zar maitagarriyac
Cantatzen ditu eguiyac:
Ill-tzeco zabel zuriyac.

Gaur guizon zabel zuriya
Eta traidore aundiya
Omen da, guztiz-arguiya.
Perla oyequin abiyatu zan
Emen Noseder-queriya
Saldutzen Euscal-erriya
Eta histori garbiya
Munduban arrigarriya.

Lengo mascara quenduta
Santutzat Ramon artuta
Dabiltza lotsac galduta.
Testimoniyo guztiz paltsuac
Don Carlos-entzat sortutá
Mandamendubac aztutá
Juramentubac saldutá
Trimpiti trampan sartutá.

Darabizquiten pausoac
Diradela chit gaiztoac!
Milla berreun ezqueroz tandic
Erregue eguiyazcoac
Eta Fuero-zar osoac
Elcarren lagun gozoac.

Carlos-en juramentua
Daucagu bedeincatua
Biyotz barrenen sartua.
Jayo guiñadan defenditzeco
Jaungoico erruquitsua
Fuero-zar cintzo cintzua
Sort-erri gaso gasua
Eta Erregue gozua.

Trampan-lur, Por-diru-zabal
Patrio eta Nose-Dar
Pelipo-Frascu numbait an!
Legue santubac agoniyan-ta
Oyec turroya auqueran
Sarturic bostac gambelan
Ari dirade jan ta jan
Naiz gu soldadu eraman.

Maroto jayo ez bazan
Nose-dar-tarric gaur etzan
Orduban plaga-au sortuzan.
Oraiñ bi urte paltsoqueriyan
Tirso-ren contra cebiltzan
Ta... aurten orduco guisan
Beguira nola dabiltzan
Gure botuen arrantzan!!

Ez gaiten izan ichubac.
Euscal-dun leyal prestubac
Eman Tirso-ri botuac
Erramun-chon-tzat bazuaztenac
Crate ardi galdubac
Edo... zauzcate saldubac
Setá madaricatuac:
Ay gure legue santubac!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide