Helduen ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko eka. 13a, 15:06

XVIII. aldiz Lagun Onak mendi bazkunak antolatu zuen ibilaldi neurtua joan den Igandean, bi urtez behin, Azkoitiko Zazpi Gurutze ibilaldiarekin txandakatuz ospatu ohi dena.  


Larunbat iluntzean eta hasi aurreko ordu erdian ekaitzak gogor jo zuen inguruan eta horrek hainbat lagun atzeratu zuen. Atera zirenek ez zuten damurik izan ordea, Urrakitik aurrera giro bikainarekin egin baitzuten ibilaldia. Ibilbidearen edertasunak eta antolaketan egin zen lan ugariak partaideen zeharkaldi gogorra erraztu zuen. Urraki, Ernio, Gazume, Erlo eta Xoxote  izan ziren tontorrak, 45 kilometroko bidaian.


Xoxoteko aterpetik pasa eta mendi taldearen elkartean bukatu zen ibilaldia, amaieran partaideen esker onik ez zen falta izan. Hemendik bi urtera egingo den ibilaldi neurturako proposamen eta aholkuak jasoak gelditu dira. Egun horretan atzera egin zutenei aukera ematearren, mendi taldeak bere web orrian  eskegiko du ibilbidea GPS bidez egin ahal izateko.

Datorren urtean Azkoitiko Anaitasuna mendi taldeak hartuko du txanda Zazpi Kurutze ibilaldi neurtuarekin.

Mendi taldeak  “eskerrik beroena eman nahi die laguntzaile izan diren Azpeitiko udalari, DYAri, Azkune frutategiari, Super BMri, Eroskiri eta antolaketan  parte hartu duten herritar guztiei”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide