Garaiera altuan jokatzen den futbolaz Azkargorta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Xabier Azkargortak Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) hartu berri duen erabakiaren gainean egindako analisia dakar gaur (asteazkena) Berria egunkariak. Futbol federazioak betoa jarri die 2.500 metrotik goragoko garaieran jokatu beharreko partidei eta entrenatzaile azpeitiarrak erabaki horri kritika egin dio. Azkargortari “gehiegikeria” iruditu zaio jarritako neurria, eta, haren hitzetan, “kultura indigenen aurkako atentatua da, eta antzinatik halako garaieran jokatzen ohituta dauden milioika pertsonen kontrakoa”.

Dei egin dio federazioari “jokalarien osasuna benetan zaindu nahi badu, egutegiak bateratzeko, partiden kopurua gutxitzeko eta telebisten ordutegiei horren erraz amore ez emateko”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide