Venezuela eta Euskadi futbol selekzioek bart (Venezuelan arratsa zen) jokatu dute lagunarteko partida, han, eta Mikel Labaka eta Mikel Aranburu titular izan dira Euskadirekin; Labaka 68. minutuan Fernando Amorebietak ordezkatu du eta Aranburu partida osoan aritu da. 3-4 irabazi du Euskadik (Joseba Etxeberria bi aldiz, Aritz Aduriz eta Igo Gabilondo izan dira golegileak), eta euskal jokalariek selekzioaren ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena egin dute.