Gipuzkoako Batzar Nagusiek badute, frankismoaz geroztik, zazpigarren presidentea: Rafaela Romero (PSE-EE). 1979tik orain hasi dutena zortzigarren legealdia da, eta Javier Aizarna lehen bietan egon zen Batzar Nagusietako presidente. Beste seiren artean, bi azpeitiar: Gurutz Ansola (1987ko uztailaren 4tik 1991ko martxoaren 22ra) eta Esther Larrañaga (1995eko uztailaren 23tik 1999ko apirilaren 19ra). Biak, EAJko kide bezala.