Urtero bezala, aurten ere Lagun Onak Futbol Taldeak Kiruri jatetxean agurtu du 2006-2007 denboraldia. Afari oparoa egin zuten maila guztietako jokalariek eta zuzendaritza taldeak. Afalostean, eta urteroko ohiturari jarraituz, urteko jokalari onenei eta gol gehien sartu dituztenei sariak eman zizkioten. Honako jokalariak izan ziren sarituak:
Kadete neskak:
Goleatzaile onena: Amaia Agirre
Jokalari onena: Irantzu Larrañaga
Neskak Nazioanala:
Goleatzaile onena: Ana Magaña
Jokalari onena: Amaia Garate
Alebin mutilak:
Goleatzaile onena: Jon Guridi
Jokalari onena: Iñaki Iturralde
Infantil mutil txikiak:
Goleatzaile onena: Iker Olaberria
Jokalari onena: Javier Agirre
Infantil mutilak:
Goleatzaile onena: Iker Olaberria
Jokalari onena: Julen Sorazu
Kadete mutilak:
Goleatzaile onena: Joseba Etxeberria
Jokalari onena: Asier Gurrutxaga
Jubenil mutilak:
Goleatzaile onena: Jon Arrue
Jokalari onena: Mikel Agirre
Lehenengo erregional mutilak:
Goleatzaile onena: Mikel Arruti
Jokalari onena: Gorka Zabaleta
Hirugarren maila:
Goleatzaile onena: Jon Orbegozo
Jokalari onena: Josu Aranburu
Bestalde, 3. mailan jokatzen duen Jabi Eizagirreri sari berezia eman zioten taldeko jokalariek bi urtetan izan duen portaera onagatik.