Aitor Arangurenen kargu berria Diputazioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko uzt. 26a, 13:07

Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak 16 zuzendari nagusi izendatu ditu Diputaziorako eta, horien artean, Aitor Aranguren izango da Kalitate Adierazleen Prospekzio eta Neurketa Bulegoko burua. Aurreko legealdian Ingurumen zuzendaria izan zen. Geologian doktorea da eta EHUn irakasle aritu izan da —eszedentzian dago—.

Aranguren 1999-2003 legegintzaldian zinegotzia izan zen Azpeitiko Udalean, EAtik, eta Ingurumen batzordeburua izan zen. Uztarria herri aldizkariko kolaboratzailea ere izana da; 2003ko azarotik urte honetako martxora arte, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide