Josu Alberoren 101.a

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko ira. 15a, 14:09

Josu Alberok ‘Berria’-n gutuna:

101. arrazoia

Arrazoi asko dugu euskaldunok Espainiatik gero eta urrutiago sentitzeko, Jose Mari Esparza idazle tafallarrak azken liburuan maisuki azaltzen digunez. Berak 100 argudio erabiltzen ditu, baina argumentuen zerrenda egunero luzatzen da. Nik 101. aipatuko dizuet: Nafarroako Gobernu berriaren osaketan Madrilek egin digun azpikeria zikina, nafar herritarron aldaketa nahiari muzin eginez eta hemengo etorkizun politikoa gure ordez erabakiz inperioko hiriburutik. Esker mila.

Amorrua eta etsipena izan da nafar askok zartada horren aurrean sentitu duguna, baina so egin diezaiogun alde onari: politikari espainolei esker gero eta independentista gehiago izanen dugu Nafarroan eta Euskal Herri osoan. Orain, 101 arrazoi ditugu Espainiatik lehenbailehen ihes egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide