Pako Aristi idazlearen Benetako lagunen aterbea liburua gomendatu du Ordiziako ikasle batek beraien web orrialdean. Liburuaren haria kontatzeaz gain, ordiziar gazteak idazleari buruzko biografia labur bat ere egin du.
Ordiziako Jakintza Ikastolako DBH 2ko euskara
irakaslea eta ikasleek elikatzen dute euskaljakintza web orria. Euskara eta
teknologia berriek bikote ederra osa dezaketela pentsatzen dute eta ideia hori
aurrera eramatearren sortu zuten web orrialde hori. Lehenago ere idatzia zuten
ordiziarrek Pako Aristiri buruz.