ETA su-eten iraunkorrean egon zen garaian ere Espainiako poliziek ezker abertzalearen jarduera politikoaren jazarpena egiten segitu zuten. Hala aitortzen du, azken beltzean, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak azken atxiloketez egindako autoak, haiek hamabi bilera noiz eta non egin zituzten esaten duelako. Auto horren arabera, Batasuneko buruzagiek Azpeitian egin zuen batzar haietako bat, 2007ko otsailaren 5ean.