Imanol Murua Uria kazetariak duela aste batzuk Berria egunkariaren Igandea gehigarrian elkarrizketa egin zion Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko buruzagi historikoari elkarrizketa osorik jarri dute orain www.berria.info-n), eta Loiolako kontuak ageri dira bertan. Hemen.
---
Batxilergoa Gasteizen. Gero?
Jose Luis Elkoro: Egon nintzen sei hilabete Loiolan, jesuitan probatzen.
Jesuita? Ez nekien...
Jose Luis Elkoro: Hori ez daki inork.
Hori da orduan gaurko esklusiba.
Jose Luis Elkoro: Baina ez atera letra handiekin
Loiolan egon nintzen, bai.
Garai hartako giroaren eraginez?
Jose Luis Elkoro: Ez, ikastetxetik. Garai hartan kezka batzuk banituen, eta egon nintzen. Baina ondorioa izan zen ez zela niretako. Gero, hasi nintzen etxeko tailerrean lanean.