Guggenheim Bilboko Museoak hamar urte bete dituela-eta, laudorioak asko izan dira, baina kritikaren bat ere izan da. Pako Aristik, esaterako, barrenak hustu zituen atzo (astelehenea) Euskadi Irratian 'Mezularia' saioan (astelehen arratsaldero tarte bat du, sei eta laurden aldera). Eta Jorge Oteiza zenak duela hamar urte kontatu zion pasadizo baten berri eman zuen: "Oteizarekin arratsalde bat pasatzeko aukera izan nuen, eta Guggenheimen bere lanen bat gustura jarriko zuela zioen. Ni harrituta, 'nolatan, Jorge?', kritikoa zelako. 'Ehun kiloko bonba jarriko nuke obraren barruan, Guggenheim barruan gauez lehertarazteko', esan zidan".