Jose Antonio Arana Martija (Gernika-Lumo, 1931) bibliografo, musikologo eta euskaltzain emerituari omenaldia egin zioten asteartean Donostian, 'Jakin' aldizkariaren egoitzan, euskal kulturaren alde egindako guztiagatik. Eta aldizkariaren 161. zenbakian, Historia bizia sailean, Arana Martijari elkarrizketa luze eta sakona egin dio Miel A. Elustondo kazetariak. "Elkarrizketa horretan nire bizitzaren zukua atera da. Sarritan gozoa, sarritan mingotsa, baina nire bizitzaren zukua", esan zuen Arana Martijak.