Joan den asteartean bete zen mende laurdena Joan Paulo II.a aita santua Loiolan bisitan izan zenetik. Azaroaren 6 bat zen aita santuak Loiolan lur hartu zuenekoa. Auto eskolen praktikarako gunean lur hartu zuen aita santuaren helikopteroak azken orduko atentatu baten arriskua zela eta. 150.000 pertsona inguru hurbildu zen Loiolara aita santua ikustera eta 50 haur inguru ibili ziren galduta. Aita santuak hiru ordurako alde egin zuen.