Aurtengo Triku Festaren uzta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko aza. 13a, 13:11

Triku Festaren antolatzaileak aurtengo edizioak eman duena argitaratzen ari dira euren blogean blogean. Urriko azken bi asteburutan egin zen Triku Festa eta plazan muntatutako karpan 11 kontzertu eskaini zituzten. Kontzertu horiek bideo formatuan jarri dituzte sarean eta, horrez gain, Triku Festari lotutako zenbait bitxikeriren berri ere eman dute. Horren adibide da aurtengo musika festa iragartzen zuen kartela New Yorkeraino iritsi zela azaltzen duen argazkia.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide