Alkatea entzungai Interneten

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko aza. 16a, 12:11

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan joan den azaroaren 9an IƱaki Errazkin Azpeitiko alkatea elkarrizketatu zuen Manu Etxezortuk. Han alkatetza hartu zueneko egunaz eta oraingoez jardun zuen; besteak beste, gaur egun oposizioarekin "errespetuzko harremana" dagoela azaldu zuen. Elkarrizketa osoa www.eae-anv.org helbidean entzun daiteke.

'El Diario Vasco'-ren Azpeitiko kartan, berriz, elkarrizketa egin diote gaur (ostirala) Julian Eizmendi herriko alkate ohi eta EAJren zinegotziari. Izenburu nagusia: "Kezkatu egiten gaitu (Udalak) gai estrategikoetan pauso beharrezkoak ez emateak". Elkarrizketa bera hemen eta hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide