Txiki eta Otaegi garai bateko ikur

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko aza. 21a, 19:11

Espainiako Estatuko trantsizioari buruzko erakusketa ireki zuten atzo (asteazkena) Bartzelonan, Centre de Cultura Contemporanian, 'En Transicio' izenburuarekin. Argazki, bideo eta kartelen artean, Jon Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi ETAko militanteak, euren fusilatzea eta fusilatzeen kontra egin ziren mobilizazioak jaso dituzte. Otsailaren 23a arte egongo da zabalik erakusketa, eta edukia osatzean pertsonen eta kolektiboen ikuspuntuan oinarritu direla diote antolatzaileek, zortzi ataletan: grebak, polizia etxea, eskola, bizikidetza nukleoak, psikiatrikoa, musika, artea eta galderak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide