Inkestan galdera berria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko aza. 29a, 10:11

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Helduen danbor talde batzuk inoiz plazan sartzen ez direnean, nora bidaliko zenituzke sartzen ez direnak?". Gero eta danbor talde gehiago ari da sortzen herrian; 2008an, beste bik irtengo dute: Basazabalek eta Ziripotek.

Aurrekoan, Larre itxi egin dutela-eta, Azpeitian putetxerik behar al den galdetu genuen, eta jasotako emaitzen arabera, 247k bozkatu dute baiezkoa eta 217k ezezkoa. 464 boto izan dira denera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide