Azpeitiarrak indartsu 'Ilunbeko maletilla'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Indartsu dabiltza azpeitiarrak ‘Gara’-ren Ilunbeko maletilla bertso jokoan. Esaterako, aste honetako saritu nagusia Haritz Etxeberria ‘Niño de Landeta’ herrikidea izan da; Mallorcara bidaia irabazi du. Asteko bertsorik bozkatuena, beste azpeitiar batena izan da: Gorka Urbistondo ‘Turbix’-ena (bi sarrera irabazi ditu Gipuzkoako Bertsolari Txapeketako finalerako). Baita asteko koplarik bozkatuena ere: Zigor Aizpuru ‘Etxahun’-ena (bi sarrera).

Etxeberriaren bertsoa:

Banderillero batek
esan du adio,
besteak berriz ez du
askorik balio.
Zezena da errudun
ikusleak dio,
ez libre izaten utzi
izan bagenio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide