Santa Luzia eguna izan zen joan den ostegunean, abenduak 13, Euskal
Herriko hainbat txokotan. Azpeitiko Elosiaga auzoan, esaterako,
aizkolariak, trikitilariak eta beste hainbat ekimen izan ziren. Baina
Santa Luzia eguna Jostunen Eguna ere bada, eta egun hori aitzakia
hartuta, afari ugari egin dituzte herriko jostunek batean eta bestean.
Kiruri jatetxean, esaterako, ostiral, larunbat, eta igandean izan dira
jostunen afariak.