Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Sansebastianak al dira Azpeitiko festarik herrikoienak?". Sansebastianak direla eta, ia festa hauek zenbaiteraino herriak beretzat dituen jakin nahi da.
Aurreko galderan, gabonetan oporrak izanez gero, jendea kanpora joaten al den galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %7,41 ak baietza erantzun du eta %92,59 ak ezetz.