Joxerra Garziak Jendaurrean hizlari liburua argitaratu berri du, euskaldunen komunikazio gaitasunaz. Badu kezkarik hark. Aurkezpenera Imanol Lazkano gonbidatu zuen. Komunikazioan lehenengo lilura batek egon behar du eta hori da Imanol. Haren jolasik handiena hitza izan da; mahai inguruan jarri, eta jo eta ke, arratsalde osoa hantxe, txiste eta pasadizoak kontatzen. Horrekin ikaragarri engantxatuta gelditu nintzen, esan zuen joan den igandean Berrian Garziak.