Mikel Markezen Azpeitiko kontzertu "surrealista"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko api. 3a, 18:04

Mikel Markezek (Errenteria, 1971) azkeneko urteetako bere kantekin CD bat atera berri du (Zure begiek bilduma 1988-2008), eta gaur (osteguna) Euskadi Irratian Arratsaldekoa saioan esan du 20 urte daramatzala emanaldiak egiten, 1.500 emanaldi pasa eman dituela urteotan, eta haien artean "aldrebesak" izan direla batzuk. Azpeitikoa kontatu du: "Nik 18 bat urte nituen, eta hango irrati librekoek kontzertuak antolatu zituzten egun batean: bi rock talde eta ni. Talde haietako baten ondoren jo nuen nik, eta aurrean ehunen bat punki nituen. Lekuz kanpo sentitzen nintzen eta, gainera, ni jotzen hasi nintzenean, punki batzuk hasi ziren barrez, honek zer egiten du hemen? galdezka bezala, eta denak jarri zituzten lehertzen. 30 bat segundo izan ziren. Gero, ordea, denak ardiak bezala egon ziren. Bost kanta jo nituen eta kontzertu surrealista izan zen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide