Patxi Otaegiri azken agurra egin diote

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko api. 4a, 17:04

Patxi Otaegi (Beizama) iheslari zenari azkeneko omenaldia egin diote aste honetan, Donibane Lohizunen. Lehengo igandean hil zen, 87 urte zituela, Saran.

Gaztea zela Legorretara joan zen bizitzera, eta 1981. urtean egin zuen ihes. Urruñan, Ziburun eta Donibane Lohizunen bizi izan zen.

"Haren errautsak Beizamako haizeetan, Aritxulegiko basoetan eta hemengo itsasoan jaurtiko ditugu", esan zuen Xabier Ezkerra iheslarien kolektiboko kideak ekitaldian, eta hark "hitzari ematen zion garrantzia" azpimarratu zuen. Omenaldian, Sustrai Colina izan bertsotan, aurreskua egin zuen dantzari batek eta Eusko gudariak kantatuz eman zioten bukaera.

Igandean Legorretan egingo diote beste omenaldi bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide