'Oral Tradition' aldizkarian Joxe Agirre protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko api. 15a, 14:04

Bertsolaritzari ale monografikoa eskaini dio Missouri-Columbia Unibertsitateko ‘Oral Tradition’ aldizkariak. John Miles Foley unibertsitatean doktorearen kronikaz aparte, ale monografikoa osatzen duten gainontzeko testuak Euskal Herrian eginak dira. Hala, Laxaro Azkunek Joxe Agirreri egindako elkarrizketa jasotzen du ‘Oral Tradition’-en monografikoak. Bi azpeitiarren atalaz gain, bertsolaritzaren inguruko hainbat pertsonaia ezagunek egindako lanek osatzen dute alea.

Ahozkotasunaren inguruko azterketen eta ikerketen arloan, punta-puntako erreferentziak dira egun bai John Miles Foley doktorea eta baita ‘Oral Tradition’ aldizkaria ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide