Roman Sudupe EAJko politikari ezagun ohiak egunkari batean azaldu du 18 urte zituela errebelazioa edo agerkundea bizi izan zuela, igande batez Xoxotera joan ondoren. "Jesuitekin ikasi nuen, eta erregimen erlijioso itxia zen oso. Arrasatera joan nintzenean ikastera, ireki egin nintzen eta, halaber, krisian sartu nintzen. 18 urterekin izan nuen errebelazioa, maiatzeko igande batean. Xoxote mendian pasatu genuen eguna. Bero egin zuen, eta ekaitza izan zen gero. Etxera jaitsi nintzen (Azkoitia), ohean sartu eta, txispazo bat balitz bezala, nire bizitzaren zentzua aurkitu nuen: nire herriari zerbitzatzea. Handik gutxira politikan sartu nintzen, EGIren bidez".