Moztu egiten al du Euzkitzek?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko api. 30a, 18:04

“Zenbaiten arabera, Xabier Euzkitze aurkezleak (Kalaka-n) moztu egiten ditu solaskideak hitz egiten bukatu aurretik. Zer diozu?”, galdetu diote Ana Teresa Escudero Kalaka ETB1eko saioko zuzendariari Berrian, eta haren erantzuna:

“Nik ez dut horrelakorik entzun. Baina, agian, batzuetan ez da Euzkitzeren errua. Agian, batzuetan kontrolean dagoenaren agindua izango da. Baina nik, zuzendari gisa, esango dizut Euzkitze hor izateak lasaitasun eta segurtasun handia ematen duela. Gozamena da, badakidalako saioa ondo gidatuko duela. Akaso, batzuetan emango du ez dela beroegia solaskideekin, baina nik uste dut denak daudela oso lotuta berari eta baduela bere xarma”.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide