Fredi Paiaren 'Behin batian Loiolan'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 17a, 20:05

Fredi Paiak atzo (ostirala) Berria egunkarian, asteroko bere iritzi artikuluan:

Behin batian Loiolan

Behin batian Loiolan, bake garaia zan. Hantxe ikusi nuen hitzarmen bat plazan, Lizarra baino ere arinago dantzan. Huraxe bai polita, han politika zan. Esan nion redio! senti nuen gisan, alderdien mahaia nahi nuela izan. Erantzun zidan ezik, tregua har nezan, adituko zidala zer nahi nion esan. Aurkitu ginanian txakur gabe jiran, burkideak oroitu arazi zizkidan. Kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta nola erantzun zidan:

—Herri zaharra gera, zaharra guztiz ai! Baina horrela baino hobe da ezkongai. Utzi erabakitzen, esan zaidazu bai.

—Inperioa hautsi? Ni zurekin jai-jai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide