Maria Jesus Aranburu, Imanol Murua zenaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 20a, 12:05

Imanol Murua Zarauzko alkate ohi eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia hil zen larunbat gauean, atzo (astelehena) egin zuten Zarautzen hileta elizkizuna, eta gaur Urola Kostako Hitza-n Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Euskara eta Kultura diputatuak Muruaz esan duena: "Kultura diputatu zenean ezagutu nuen, Azpeitian zinegotzia nintzela. Bihotz handikoa eta irekia zen, gauzak argi zituen. Kulturan bideak ireki zituen eta aurreikuspen handia izan zuen, herrietan kultur etxeak sortzeko plangintzarekin, adibidez. Euskarak gaur duen indarra izateko, erakundeetan egin behar zen lanean sinesten zuen. Tamainaz txikia bazen ere, hutsune handia utziko duen gizona".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide