Dergi presoen "negoziazio" taldeko kide, preso izan gabe?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 23a, 12:05

Bordelen (Frantzia) ustez ETAren kontra egindako operazioa dela-eta, erakunde armatuko organigrama ugari argitaratu dute azkeneko egunetan Espainiako komunikabideek, eta haietako batean zioten Daniel Dergi (Hazparne, Lapurdi; Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik) dela presoen "negoziazio" taldeko kideetako bat. Dergi, ordea, ez daukate preso gaur egun (preso zegoela Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bozeramaileetako izendatu zuten). Martxoaren 14tik libre dago, baldintzapean, eta ezin du Euskal Herrira itzuli.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide