Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Ezer botatzen al duzu sanjoan sura?" Ekainaren 23an izango da urteko gaurik luzeena eta leku askotan suak piztuko dituzte.
Aurreko galdera, kirolik egiten al duzu?, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %37,7ak ez du behin ere kirolik egiten. %19,46ak noizean behin egiten du, %25,5ek astean bi aldiz eta %17,45ak, berriz, egunero egiten du.