Datorren aste bukaeran egingo du Espainiako PPk bere Kongresua, eta txosten politikoan gogor jotzen du EAJren kontra (83 eta 84. puntuetan), orain arteko gogorren: "Terrorismoaren kontrako borrokan beti eragozpenak jartzen ditu, ez du ETA garaitzen laguntzen...". Non geratu ote dira Xabier Arzalluzek (EAJko presidente zenean) eta Francisco Alvarez Cascos PPko kideak (buruzagi zela) Loiolan bazkaltzen zuten garaiak... "(Cascos) Euskadiko kontuez ez zen hain fanatikoa. Beti ondo portatu izan zen gurekin, esana du Arzalluzek bere biografian.