Guardia Zibilaren nahaste-borrastea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko eka. 20a, 12:06

EAE-ANVren kontrako epaiketa ari dira egiten aste honen hasieratik Madrilen, Espainiako Auzitegi Nagusian —EHAKren aurkakoa ere bai—, eta guardia zibil perituak ez dabiltza oso fin akusazioak egitean. "Beldurragatik" karguari uko egin dioten zinegotzi "asko" daudela zioen haietako batek herenegun (asteazkena), eta adibide bat Azpeitikoa dela esan zuen. Iñigo Iruin defentsa abokatuak esan zion "kasu" hori ez zela Azpeitian gertatu, baizik eta Azkoitian —aurreko legealdian Baterako hautetsi batek bere kabuz utzi zuen kargua, ezker abertzaleko plataformako kide bati lekua egitearren—.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide