Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: Nola joaten zara hondartzara? Eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, dagoeneko udan sartuta gaude eta jendea hondartzara nola joaten galdetu dugu.
Aurreko galdera, ezer botatzen al duzu sanjoan sura?, galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %34,43k zerbait botatzen du sanjoan sura eta 65,57k, berriz, ez du ezer botatzen.