Realeko jokalariekin zorretan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko uzt. 2a, 17:07

Hautsak harrotuta dabiltza azkenaldian Realean. Hainbat medioren arabera, zorrak itotzear dago Reala momentu hauetan eta horren ondorioz Bigarren B mailara jaistea ekiditeko gaur aurkeztu du Konkurtso Legea baliatzeko eskaria. Lege horren ondotik ekingo dio zorrak kitatzeko epeari. Besteen artean, jokalariei zor dionari erantzun beharko dio Realak. Jokalariek, euren aldetik, erabaki dute futbolarien sindikatuan salaketarik ez jartzea. Tartean, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Realeko jokalari azpeitiarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide