Bi azpeitiar liburu baten bueltan aurkitu ditugu. Izan ere, Mikel Aierbe idazle azpeitiarrak Iñaki Segurolak urte honetan kaleratutako Nere Gorringotik liburuaz egindako kritika zetorren igandeko Berria egunkarian. Aierberen arabera, Segurolak liburu hori atera izanak irratian entzun ez genituenak irakurtzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Liburuko zenbait atalek neurria, tamaina, tartea, astia eta patxada eskatzen dutela dio. Baina, gero, esaten den horri ematen zaion tonuak, esandakoak adina garrantzia hartuko du, Aierberen esanetan: Ez dugu orriotan Xegurola-rik aurkituko, gure herrian batere arriskatu edo busti nahi ez duenari deitzen diogun bezala.