Berria egunkarian igandero pertsona ezagun bat aukeratzen dute azkeneko orrialderako, eta honek hitz bat hautatzen du. Joan den igandean Xabier Euzkitze ageri zen, Lekaroz
hitzarekin. Baztanen dago Lekaroz herria, eta hura han izan zen duela 25 urte, urtebetez. "Nire soldaduska han egin nuela esaten dut, sarri. Orduan behar nuen apartatu behar hura ere eman zidala ikusten dut orain. Loiolako (Azpeitia) ikastolan ibiltzen nintzen, baina ni Loiolarekin nazkatuta nengoen eta Loiola nirekin ere bai". Orduan, etxean zegoela izeba batek egunkarian ikusitako Lekarozko kaputxinoen kolegioaren iragarki bat erakutsi zion, eta "honaxe joan beharko zenuke zuk", esan. Bost minuturako, erabakia hartua zuen.
Hemen Berria-ko artikulu osoa.