Euskadi Irratiko kirol emankizunak aurrerantzean Hiru Erregeen Mahaia izenpean bilduko dituzte. Asteburu eta jai egunetako arratsaldeetan izan da irratsaio hori orain arte, Txetxu Urbieta azpeitiarrak gidatuta. Orain, asteartetik ostiralera, 22:00etatik 23:00etara ere Hiru Erregeen Mahaia-n kirol eta ikuskizunaren arteko nahasketa emango dute. Urbietarekin batera ariko dira Kepa Iribar, Aitor Elduaien, Julen Goikoetxea eta Maitane Urbieta.
Hain zuzen, Euskadi Irratian denboraldi berriari begira kirol saioetan egingo dute "apusturik garrantzitsuena", Gorka Etxebeste programazio buruak esan duenez.