Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea hamabost hilabetez Martuteneko (Donostia) kartzelan eduki dute abuztuaren 30ean atera zuten, eta bertan ingelesa ikasi duela aitortu du Elgoibarren bere herriko aldizkariari emandako elkarrizketan, eta azpeitiar moja batekin ikasi duela. Ingeleseko klaseak jarraitu ditut. Han badago moja bat, urteak daramatzana klaseak ematen kartzelan, euskalduna, azpeitiarra. Aspaldidanik badut asignatura pendiente bat ingelesarekin eta ez dut esango ikasi dudanik, baina gutxienez oinarritxo bat hartu dut. Eta espero dut gero kanpoan horrekin jarraitzea.