Karlos Ormazabalek, Garapen Iraunkorreko Departamentuko foru diputatuak, Azpeitia, Azkoitia, Aretxabaleta eta Donostiako Amara auzoan bildutako materia organikoaren emaitzak eman ditu. Diputatuak adierazi duenez, Azpeitian jaso da materia organiko gehien. 229 gramo jaso dira biztanle bakoitzeko. Azkoitian 170 eta Amaran 154 gramo. Ekainean jarri zuten martxan Lapatxeko konpostaje planta, materia organiko konpostagarriaren gaikako bilketatik abiatuta konposta sortzeko helburuarekin.